Paul Urkijoren IRATI film euskaldunak bere ibilbidearekin jarraitzen du jaialdi ezberdinetan. Joan den astean Malagako Jaialdiaren txanda egokitu zen, eta han ere harrera itzela izan zuen.
IRATI birritan proiektatu zen jaialdian zehar. Lehendabizikoa azaroaren 12an, larunbatez, Paul bera bertan zela. Proiekzioaren ondotik, zuzendariak bertaratuen galderak erantzun zituen Q&A entretenigarri batean. Bigarren proiekzioa azaroaren 13an eskaini zen, igandez.
Azaroaren 17an, ostegunez, jaialdiaren amaierako gala ospatu zen, eta bertan sari-banaketa egin zen. IRATI gaueko garaile nagusietako bat izan zen hiru sari eskuratuta:
Hiru sari horiekin, Irati filmak garaipenak kateatzen jarraitzen du jaialdi guztietan, proiekzio handieneko film nazionaletakoen artean bere tokia berretsiz.