AURRESTREINALDIA IRUÑEAN

AURRESTREINALDIA IRUÑEAN

Paul Urkijo arabar zuzendaria Irati bere bigarren film luzearen aurrestreinaldian izan da ostiral honetan, otsailaren 17an, Iruñeko Golem Baiona zinemetan.

Iñigo Aranbarri, Patxi Bisquert eta Elena Uriz aktoreek lagundu zioten Urkijori Iruñeko aurre-estreinaldian, baita Leire Indurain neskatoak ere, besteak beste. Sara Mazkiaran, zuzendari laguntzailea, edo Mikel Serrano, arte zuzendaria, ere egin ziren Iruñeko aurreestreinaldian.