Irati Filmak estreinaldiko asteburuan zenbaki adierazgarriak lortu ditu, ikus-entzule kopuruari dagokionez. Paul Urkijoren filma, maila nazionalean banatutako 112 kopia soilik izan arren, maila nazionalean gehien ikusitako filmen artean sartu da bere lehendabiziko asteburuaren ostean.
Euskarazko film batek sekula izan zuen estreinaldi onena izan du alajaina. Gainera, Irati Film asteburuan zehar Euskadin gehien ikusi den filma izan da.
Zenbakiek bermea ematen diote Paulen proposamen ausartari, karteldegian lehendabiziko asteburuan pantailaren aurrean 33.500 ikus-entzule inguru batu eta 220.000 euro inguruko bilketa lortuta.
Zalantzarik gabe zenbaki oso positiboak, datozen asteei begira baikor izateko itxaropena ematen dutenak. Izan ere, badirudi denboratxo baterako izango dugula Irati pantailan. Ez utzi ikusi gabe!