Home Berriak
Urriaren 28an, IRATIk Donostiako Beldurrezko Jaialdia inauguratu zuen.
Urriaren 28an, IRATIk Donostiako Beldurrezko Jaialdia inauguratu zuen. Filmak bi pase izan zituen: bata 19: 30ean publikoari irekia eta bestea pribatua, 20: 30ean hasi zena. Proiekzioak filmea posible egin duen lantaldearen zati handi batek ikusi zituen, zuzendaria (Paul Urkijo) eta protagonistak (Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate, Kepa Errasti, besteak beste) barne.
Emanaldiaren aurretik, Paul, Eneko eta Edurne agertokira igo ziren emozioz beteriko adierazpen txiki batzuk egitera; oso une berezia, filmaren estreinaldia baita Euskadin.
IRATI Donostiako Beldurrezko Jaialdian aurkeztu zen prentsaurrekoan, urriaren 27an.
IRATI Donostiako Beldurrezko Jaialdian aurkeztu zen prentsaurrekoan, urriaren 27an. Bertan izan ziren Paul Urkijo Alijo filmaren zuzendaria eta Eneko Sagardoy eta Edurne Azkarate protagonistak, Manu Paino ekoizle delegatuarekin batera.
Bertan, bertaratutakoek komunikabideei kasu egin zieten, proiektuari buruz xehetasunez hitz egin zuten eta prentsarekin irribarreak partekatu zituzten eta txaloka itxi zuten. Etorrera ezin hobea filmeko taldeak bere herrian jasotakoa!
IRATI prentsaurrekoan aurkeztu da Sitgeseko Jaialdian.
IRATI prentsaurrekoan aurkeztu da Sitgeseko Jaialdian. Bertan izan ziren filmeko zuzendaria, Paul Urkijo Alijo, eta filmeko protagonistak, Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate eta Itziar Ituño; Manu Paino ekoizle delegatua alboan zutela.
Prentsaurrekoan bertaratuek hedabide desberdinen aurrean xehetasunez hitz egin zuten proiektuari buruz eta irribarreak eta txaloak partekatu zituzten. Ongietorri beroa Irati filmeko taldeak izan zuena Sitgesen.
Urriaren 9an aurkezten zen IRATI ofizialki Sitgeseko Jaialdian.
Urriaren 9an aurkezten zen IRATI ofizialki Sitgeseko Jaialdian. Pasea arratsaldeko 18:15etan izan zen eta filma gauzatzea zilegitu duen taldeko kide askok ikusi zuten, zuzendariak (Paul Urkijo) eta protagonistek (Eneko Sagardoy, Edurne Azkarate eta Itziar Ituño) tartean.
Filma ikusi aurretik, Paul eta taldea eszenatokira igo ziren hunkiduraz beteriko adierazpen labur zenbait egiteko; une hori oso kartsuki bizi izan zuten bertaratu ziren guztiek. Pasea amaitu ondoren, IRATI filmak ziurrenera jaialdi osoko txaloaldi luze eta sentikorrena jaso zuen. Une hori nekez ahantziko dute bertaratu ziren guztiek, eta agerian utzi zuen argi eta garbi publikoaren film kuttunaren sarirako hautagai izango zela.
Urriaren 15ean, larunbatez, sari-banketa izan zen Sitgeseko Jaialdiaren eskutik.
Urriaren 15ean, larunbatez, sari-banketa izan zen Sitgeseko Jaialdiaren eskutik. Ikusmina handia zen IRATI filmarekin, izan ere, sari bat bereganatzeko faboritoetako bat zen hastapenetik. Azkenik, filmak bi sari jaso zituen: “Publikoaren Sari Nagusia” eta “Efektu Berezi, ikusizko eta makillajeko Onenen” saria SOFC sekzio ofizialean.
Paul Urkijo (zuzendaria) izan zen sariak jasotzearen arduradun. Jasotzean hunkituta, adierazpen labur oso zirraragarri zenbait egin zituen, jendartea eserlekuetatik altxarazi zituena kartsuki txalotuz.